5.5 EKIN ETA EKIN BILATZEN DITU JAKINTZA ETA ARGIA
UNIBERTSOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
UNIBERTSOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014/01/22
SATELITEAK
Planeten
inguruan dabiltzan astroak dira eta ez dute berezko argirik.
Lurrak
satelite bakarra dauka, Ilargia. Beste planeta batzuek, bat bera ere ez dute
eta beste batzuek asko, adibidez, Saturnok 50 ditu.
LURRA GURE ETXEA
Lurra
da Eguzkitik gertuen dagoen, hirugarren planeta.
Berezia
da Eguzki-sisteman,agian baita unibertsoan ere.
likidoan
edukitzen dute;Lurrak bakarrik du, planeten artean,oxigeno ugariko den
atmosfera. Atmosferako gasez eta lurrazaleko urez gain, harkaitzez eta metalez
osatuta dago gure planeta. Osagai horiek egoera solidoan daude Lurraren kanpoko aldean, eta egoera likidoan
barruko aldean edo nukleoan.
2013/11/19
IZARRAK
Izarrak berezko argia duten astroak dira.Metatutako gas eta
gai kosmikoz osatuta egoten dira izarrak, hidrogeno gasez batik bat.Gasak
grabitatearen eraginez trinkotzen doazen heinean, tenperatura igo eta energia
handia sortzen da. Ondorioz beroa eta argia sortzen dute. Horregatik esaten da
izarrak berezko argia duten astroak direla. Haren bero eta argiari esker bizi
gara gu.
Zerura begiratu eta
izarrak hurbil daudela dirudien arren oso distantzia handia dago izar batetik
bestera eta baita guregandik ere. Horretarako ''argi-urtea'' izena duen unitate
berezia erabiltzen da.
SORMENA ETA ARTEA
Sormena artearen bidez ere lantzen dugu.Artea nahiz
zientzian,trebetasun teknikoak behar dira,baina garrantzi handiko elementua, orobat,sormena da.
Fenomenoei buruz zientzilariek
hainbat galdera egiten dizkiote beren buruari, baita esperimentatu ere.Esperimentazio
horiek azaldu eta komunikatu nahi horretatik sorten dira arte adierazpenak: musika,plastika,
literatura, argazkigintza,eskulturak...

BIG-BANGa
Unibertsoaren
sorrerari buruzko teoria asko badaude ere, unibertsoaren hedapena da gaur egun
zabalduen dagoena, alegia Eztanda Handia
edo Big-Bang izenez ezagutzen dena.
Orain dela (15.000.000.000) bat urte
inguru eztanda izan zen eta unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu zen
bilduta zegoen materia guztia. Horren ondorioz sortu ziren aurrerago, galaxiak, izarrak eta
planeta-sistemak.Teoria horren arabera oraindik ere unibertsoa hedatze –fasean
dago. ZIENTZIA MOTAK
Naturari,gizarteari,
gizakiari eta haren pentsamenduari buruzko ezagutzak izaeraren arabera sailkatu
ohi dira eta horrela eratzen dira zientzia-eremuak. Hala ere, sailkapen horiek ez
dira guztiz zurrunak, eta beti izan da zientzien arteko erkalana; gaur egun are
estuagoa da, gainera, zientzien arteko
harremana.
Antzina,
lau zientzia bakarrik bereizten ziren: aritmetika, geometria
musika eta
astronomia .Aurrerago, mekanika, optika, fisika, meteorologia, zoologia eta
botanika ere zientziak zirela pentsatu zuten. Denborak aurrera egin ahala,
zientzia berriak sortu dira, eta beste hainbat jakintza mota ere hartu izan
dira zientziatzat.
LURRAREN MUGIMENDUAK
Eguzkiaren inguruko biran, Lurra
mugitu egiten da espazioan, beste planetak bezalaxe.Lurraren mugimenduak bi
eratakoak dira:
1.Errotazioa:Lurra bere ardatzaren
inguruan biraka dabil.Bira bat egiteko 24 ordu behar ditu,
eta mugimendu horren eraginez bereizten dira gaua eta eguna.
2. Translazioa: Lurra, bere
ardatzaren inguruan mugitzeaz gainera, Eguzkiaren inguruan ere mugitzen da.
Mugimendu horri translazioa deitzen zaio, eta urtaroak eragiten ditu. Lurrak
365 egun 6 ordu 9 minutu behar ditu bira hori egiteko, hau da,
urtebete.Egutegiko urteak 365 egun ohi dituenez, 6 ordu horiek batu egiten
dira. Lau urtetik behin otsailak 29 egun izaten ditu.Egun bat gehiago (366
egun) duten urteei bisurte deritzaie.2013/11/08
ASTROAK
izarrak
etab. Badira gorputz artifizialak ere: Koheteak, teleskopio bereziak etab.Horiek
denak gizakiak bidalitakoak dira unibertsoa aztertzeko.
EKLIPSEA
Ilargia
eta Lurra etengabe mugitzen ari direnez, zenbaitetan Eguzkia, Ilargia eta Lurra
lerrokatu egiten dira espazioan,eklipse fenomenoak sortuz.Bi eratakoak daude:
EGUZKI-
EKLIPSEA:Ilargia lurraren eta eguzkiaren artean lerrokatzen denean gertatzen
da.eguzkiarenzati batezkutatzen badu,eklipse partziala dela esaten dugu.
Eguzkia oso-osorik estaltzen badu, berriz, erabateko eklipsea edo osoa dela
esaten dugu. Bigarren motako eklipseak oso gutxitan gertatzen da. Eklipsean
gertatzen ari den unean, iluntasuna sumatzen dugu.
SATELITEAK EDO ILARGIAK
Lurrak
satelite bakarra dauka, Ilargia. Beste planeta batzuek, bat bera ere ez dute
eta beste batzuek asko, adibidez, Saturnok 50 ditu.
2013/11/07
KONSTELAZIOAK
Izarrak bereizten zaila da eta izar dizdiratsuak
bereizten errazagoa da. Teleskopioa asmatu baino lehen izarrek osatutako irudien
sailkapena egin zuten astronomoek. Irudi bakoitzari bere izena jarri zioten eta
konstelazioak izarrek osatutako irudiak dira.
ZULO BELTZA
GALAXIA
Galaxiak izar multzo erraldoiak dira.
Unibertsoko espazioan badaude ehun mila miloika galaxia.
Gure planeta, Lurra,eta gure izarra Eguzkia, galaxia
baten zati txiki bat besterik ez dira. Eta Esne Bidea du izena galaxia horrek. Itxura edo forma jakin bat dute galaxiek,
eta horren arabera lau multzotan sailkatzen dira: Galaxiak kiribilak,
barradunak,irregularrak eta eliptikoak.
ARGI URTEA
Argi-urtea argiak
espazioan urtebetean egiten duen distantzia da.
Argiak
gutxigorabera 300.000 km egiten ditu segunduro.
GRABITATE INDARRA
EGUZKI-SISTEMA
Eguzki-sistema, Eguzkiaren inguruan
sortutako planeten eta beste gorputz espazial batzuen sistema da. Eguzkia da sistemaren erdigunea, sistemaren
izarra. Izar horren inguruan
biraka dabiltzan zortzi planetak, horien sateliteak, asteroideak,
meteoritoak eta planeta arteko gas eta hautsak. Planetak izar baten
inguruan orbiten dauden objetu handiak dira. Ez dute berezko
argirik, baina izarren argia islatzen dute. Eguzki-sisteman zortzi planeta
daude. Bi taldetan sailka daitezke:
- Barne planetak: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte.
- Kanpo planetak: Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno.
ZIENTZIA
Zientzia
naturari, gizarteari ,gizakiari eta haren pentsamenduari buruzko azterketa eta
ezagutza multzoa da.Behaketa eta esperimentuen bitartez gai edo materia bati
buruz lortu den ezagueren multzoa da .
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)














