MARTXOAK 8 EMAKUMEEN EGUNA
Martxoak 8 emakuneen eguna izan zela eta, Muñagorri eskolan ospatu dugu. Bere izen nagusia “emakumeen eskubideen eta nazioarteko bakearen aldeko nazio batuen eguna” da.
Historia:
- Duela urte asko, emakume batzuk lanean zeuden bitartean, gizonezko batzuek lantegian bonbardaketa bat egin zuten. Orren ondorioz, tximiniatik ke morea atera zen.
- Lehen emakumeak etxean geratu behar ziren etxeko lanak egiten, gizonezkoak lantegietan lanean zeuden bitartean.
Eskolan nola ospatu dugu?
- Emakume zientzialari batzuen kartelak jarri dituzte eskolako pasiloan (korridorean), taldeka kartel guztiak irakurri ditugu. Ondoren bakoitzak bere kartela egin du.
- 10 minutu lehenago atera gara emakumeen eguneko abesti bat abestera.
ABESTIA HAU DA:
“Emakume” Yogurinha Borova-rena
https://www.youtube.com/watch?v=0VqBK22104Q
LETRA :
EMAKUME
Zaila gertatzen da
Zuk lana aurkitzea
Haurdun edo ama zaren
Da garrantzitsuena
Aitzakiak mila
Traba, oztopo pila
Hau da nahi dugun gizartea?
Estereotipo anitz
Zuri ateak itxiz
Itxurak du agintzen
Gaitasunen gainetik
Orain da unea
Altxa emakumea
Feminismoaren garaipena
Emakume
Izan libre
Gizarte feminista eraikitzen
Emakume
Irabazle
Matxismo zikina alboratzen
UOOOO…
Etxe barruan da
Egoera latzena
Etengabeko oihuak
Kolpe eta mespretxuak
Zure eskuetan da
Ihes egitea
Ta pikutara bidaltzea
Eskubideen alde
Beti borrokatzen
Biolentzia matxistari
Goaz aurre egiten
Ama, ahizpa, alaba
Denon elkarlana
Autodefentsaren garaia
Emakume
Izan libre
Gizarte feminista eraikitzen Emakume
Irabazle
Matxismo zikina alboratzen
UOOOO…
Emakume…. Izan libre…. Emakume…. Irabazle (errezitatu)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina