2014/01/22

ESKULANETAKO OBRAK

Ona hemen eskolako ordu barrutan egindako obren adibideak:

SAREKO ARGAZKIAK




Berastegiko artistak

                           Hainbeste lan egin eta gero zeintzuk garen jakin beharko duzue ba.

EGUZKI SISTEMA

SATELITEAK



Planeten inguruan dabiltzan astroak dira eta ez dute berezko argirik.
Lurrak satelite bakarra dauka, Ilargia. Beste planeta batzuek, bat bera ere ez dute eta beste batzuek asko, adibidez, Saturnok 50 ditu. 

LURRA GURE ETXEA



Lurra da Eguzkitik gertuen dagoen, hirugarren planeta.
Berezia da Eguzki-sisteman,agian baita unibertsoan ere.
Eguzkiarekiko kokapen egokiari esker,tenperaturek ura egoera
likidoan edukitzen dute;Lurrak bakarrik du, planeten artean,oxigeno ugariko den atmosfera. Atmosferako gasez eta lurrazaleko urez gain, harkaitzez eta metalez osatuta dago gure planeta. Osagai horiek egoera solidoan daude  Lurraren kanpoko aldean, eta egoera likidoan barruko aldean edo nukleoan.



2014/01/20

Danborradak

Gaur, urtarrillak 20, Donosti eguna izanik,lehendabiziko mailako ikasleekin musika saioan danbor soinuak entzun ditugu.