2013/11/19

LURRAREN MUGIMENDUAK



Eguzkiaren inguruko biran, Lurra mugitu egiten da espazioan, beste planetak bezalaxe.Lurraren mugimenduak bi eratakoak dira:
1.Errotazioa:Lurra bere ardatzaren inguruan biraka dabil.Bira bat egiteko 24 ordu behar ditu, eta mugimendu horren eraginez bereizten dira gaua eta eguna.
2. Translazioa: Lurra, bere ardatzaren inguruan mugitzeaz gainera, Eguzkiaren inguruan ere mugitzen da. Mugimendu horri translazioa deitzen zaio, eta urtaroak eragiten ditu. Lurrak 365 egun 6 ordu 9 minutu behar ditu bira hori egiteko, hau da, urtebete.Egutegiko urteak 365 egun ohi dituenez, 6 ordu horiek batu egiten dira. Lau urtetik behin otsailak 29 egun izaten ditu.Egun bat gehiago (366 egun) duten urteei bisurte deritzaie.


2 iruzkin:

  1. Orduan, zibaren mugimendu berdina egiten du ezta?

    ErantzunEzabatu
  2. Oso polita eta interesgarria da. Naiara

    ErantzunEzabatu