Jose Migel Barandiaran Aierbe -(on)
Joxemiel Barandiaran edo aita Barandiaran izenez ere
ezaguna— (Ataun, Gipuzkoa, 1889ko abenduaren 31 - 1991ko abenduaren 21a), antropologoa, etnografoa eta
apaiza izan zen, mendez mende iraunagatik betiko galtzeko zorian zen euskal kultura biltzen, aztertzen
eta ahanzturatik salbatzen egin zuen lan eskerga dela kausa Euskal Herrian eta
nazioartean ospetsua. Urte askoan gogo nekaezinaz eta zientziaren metodoak
erabiliz egindako berebiziko ikerketa lan haren ondorioz, elkarte askotako kide
izendatu zuten: Real Sociedad Española de Antropología,
Etnografía y Prehistoria; Sociedad
Ibérica de Ciencias Naturales; Euskaltzaindia; Real Academia de la Lengua Española; Société Française
d'Ethnographie;Folklore Society;
eta abar. Arrazoi berberarengatik, honoris causa doktore
izendatu zuten . Euskal Herriko Unibertsitateak,
Gasteizko Teologia Fakultateak, Deustuko
Unibertsitateak eta Madrilgo Complutense Unibertsitateak
ANDER SANCHEZ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina