Izen osoa: Jean-Pierre-Armand-David Halzueta,
Jaio zen: 1826ko irailaren 7an, Ezpeleta (Lapurdi)
Hil: 1900ko azaroaren 10an, Paris
Euskal Herriko misiolari lazarista, zoologo eta botanikoa izan zen. Animalia, harri eta fosilak bildu zituen Txinan Parisko Natur Historiako Museoarentzat. Berari bidalitako materialetan oinarriturik espezie berriak deskribatuta, Europako zenbait biologok 70 landare mota ingururen izen zientifikoak berari eskaini zizkioten, eta Davidia generoa berariaz sortua izan da Davidia involucrata zuhaitza izendatzeko.
Hala ere Armand David, nahiz eta euskal zientzilari eta exploratzaile handienetakoa izan, ez da sobera ezaguna euskaldunen artean. Manex Hiriart-Urrutik aspalditik idatzi zuen berari buruz Eskualduna astekarian 1900. urtean:
"Eskual-herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat izan, eta panda handia aurkitu zuen, urruneko Txina hartan, beste hainbat eta hainbat landare eta animalia berrirekin batera. Frantziako lehenengo eboluzionistetariko bat izateaz gainera, bere ekarpenak oso munta handikoak izan ziren biogeografiaren garapenerako."
Aita, Fructueux-Dominique-Génie David,notable edo jauntxo bat izan zen. Bertako sendagilea izan zen, eta baita auzapeza ere sasoi batean. Politikoki Armand Daviden aitak jarrera legitimista oso sutsuak defenditu zituen bere bizitzan zehar, eta bere ideologia seme-alabei igortzen saiatu zen. Baina aldi berean Historia Naturala gustokoa zuen gizona zen eta Armandi sortu zion naturzaletasuna eta abere, hegazti, lore eta abarrak aztertzeko zaletasuna. Ama, Rosalie Haltzueta, baionarra zen, eta familia onekoa, antza.
Armandek bi urte eman zituen Baionako Apaiztegi Handian apaizten.
MARTIN ZUBILLAGA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina