2016/10/05

JESUS ALTUNA

JESUS ALTUNA Jesus Altuna Etxabe (Berastegi, Gipuzkoa, 1932ko uztailaren 27a) arkeologoa, paleoantropologoa eta arkeozoologoa da. Filosofia eta Teologiako ikasketak egin zituen Gasteizko eta Donostiako apaizgaitegietan, Biologia Zientzietako lizentziak ere bai.Alemaniako ikerketa zentroetan, Paleoantropologiako eta Arkeozoologiako jakintza espezializatuak bereganatu zituen. Arkeozoologiako lan batekin eskuratu zuen doktore titulua, 1971n, eta Arkeozoologian aitzindari izan da, Euskal Herrian ez ezik, Europa osoan ere. 1960 – 1972 bitartean, antropologia indusketa askotan lagundu zuen. Sari asko lortu zituen: 1. Zientzia Ikerketarako Ibáñez Martín saria 2. Xabier Maria de Munibe saria 3. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen saria 4. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria 5. Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari saria 6. Ikerketako Euskadi saria.

 OIER ARABAOLAZA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina