2017/02/06

OLERKIAK

Olerkari izaten, saiatzen, aritu gara, eta horiek izan dira atera zaizkigun olerkiak.

 HI ETA NI
Ne attek hikaz hitzettendik.

Ni ere ala mon nabil.
Hikaz aigatxok ne atte ta ni.

Oinatz, intzik tareak!
-Inda zeuzket eta banitxek lota .

-Oinatz artzik zakurrek!
-Emen zeuzket zakurrek ne ondoan.

-Oinatz ekartzak zaku pentxue!
Ez, ezindit, amai laundu bear ziot.

-Hi Oinatz jeztik ardik!
-Bai uantxe niek.

-Gaur monagilo tokatzen zaik.
-Bai, atte, uaintxe nitxek sotana jaztea.

-Oinatz bukatzak olerkie beingoz.
-Bai,i utzi inbearkoit geiei luzatu gabe.



OINATZ LASARTE


ARGI, GURE TXAKURRA

ARGI TXAKUR POLITA ZEN
TXINTXOA, AZKARRA ETA PARREGARRIA.
BEREGANA JOATEAN, SALTOKA JARTZEN ZEN.
ORAIN GURE BIHOTZEAN DAGO
ETA EGONGO DA BETI.

EDERKI PASATZEN GENUEN
MENDIRA JOATEN GINEN ALDIRO
BETI GOGORATUKO DITUGU
BERAREKIN EGONDAKO MOMENTUAK
HAREN ZAUNKA ETA SALTOAK
POZTUKO DIGUTE BETI.


OIER ARABAOLAZA

ANAIA
Anaia futbolzalea dut,
batzutan arpajolea,
bestetan maitalea,
beti bihotzean.
Batzutan sutan,
bestetan bertsotan,
hurrengoan futbolean.
Ai,ai,ai!!!!!
Iritsiko al da unea elkar ulertuko duguna??



LAIDA MALKORRA

ANAIA

Anaiarekin haserretzen naizenean,
sua pizten zait barnean,
nire amorrua dantzan jartzen du,
gauza itsusiak esaten dizkit.
Ikasterakoan,
molestatu egiten dit.
Telebista ikusterakoan,
mandoa kentzen dit.
Bazkaltzerakoan,
ogia kentzen dit .
Baina...
lotara joatean,
besarkatzen nau.
Nire anaia maitia.

GARAZI LABAIEN


BETAURREKOAK

Begiek ezin ondo ikusi,
betaurrekoak jantzi,
mundu berri bat ikusi.
                                                                         Begiek ezin ondo ikusi,
betaurrekoak hautsi,
mundu zaharra ikusi.

Begiek ezin ondo ikusi,
betaurrekoak erosi,
etorkizuna  ikusi.

IRATI ZULOAGA

EUSKAL GAZTELERA

  Euskara edo gaztelera... ahí estamos nire hizkuntzarekin.
  Euskara no... gaztelera bai: jende gehiagori ulertu, zalantzak euskerarekin.
   Euskara bai, castellano ez. Iepa!!!! Niri bost axola gaztelera, baina zalantzak berarekin.

    Nire hizkuntza hoberena EUSKAL GAZTELERA !!!

HODEI LOBO

EUSKALERRIAN

EUSKARAZ EUSKALERRIAN
HITZEGIN ETA AHOZKATU,
IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN
DESBERDIN HITZEGIN,
GIPUZKOAKOAK
BIZKAIAKOEI
EZIN ULERTU
ETA BIZKAIKOEK
GIPUZKOAKOEI
EZIN ULERTU.
HORI DA MARTXA
GUREA ETA
BERAIENA.
JULEN OTXANDORENA


GALTZAGORRIAK


Galtzagorri bihurri,

letra txarra egin arazten didazuna,
joan zaitez Ipuliñora eta
esan  zure anaiari etortzeko azkar,
letra onarekin.

Anaia dagoenean,
andereñoak hamar bat jartzen dit letran
zu zaudenean, zero gaizto bat.
Ai, ai, ai, galtzagorriak.
Ai, ai, ai, galtzagorriak.

BEÑAT LOIDI


GEZUR GEZURRETAN


Egur laranja,

eguzki marroaia,
zeru berdea,
lur urdina.
Begi arroxak,
arrox begiak.
Metro bateko sudurra
hazi zait niri.
Tximinoak hegan,
hegaztiak zuhaitzetatik gora,
arraiak lurrean,
gizakiak uretan.
kristaleko etxeak,
adreiluzko leihoak.
HARITZ MARTIN

HAU DEK HAU MARTXA           
Idaztea ez gustatzen.
Irakurtzea gutxiago.
Ingelesa pixka bat,
musika ere.
Lanpetuta etxean.
Aspertuta eskolan.
Gosetuta jangelan.
Lorik egin nahi ez, ohean.
Hau dek hau martxa nirea!!!!
MARTIN ZUBILLAGA
LAGUNA
                             Donostiara joan da
bihotz barruan daukadana.
Begiak malkoka ditut
beti bihotzean izango dudanarekin.
Ezin dut jasan
zu hemen ez egotea.
Bisitan etortzea
nahiko nuke.
Bai mutil jatorra zu,
baita bihurria ere,
bitxikeri ederrak egiten zenitun,
asko maite zaitut.
UXUE ARANALDE



2016/11/30

IRIBAS-LARRAUN


XX. mendearen lehen erdialdean populazio konstantea mantendu ondoren, bigarren erdialdean biztanleak galtzen hasi zen Larraun, eta 1990erko hamarkadarako 2.000 biztanle inguruan geratu zen (mende hasieran 3.500 zituen). 1990eko hamarkadaren hasieran, Lekunberri Larraunetik banatu eta udalerri independentea osatu zuen. Horren ondorioz, Larraunek bere biztanleriaren erdia galdu zuen, eta 1.000 biztanleen inguruan geratu zen.

Larraunek Areso eta Leitzarekin egiten du muga iparraldean, Imotz eta Basaburuarekin ekialdean, Arakil eta Uharte Arakilekin hegoaldean, eta Betelu eta Araitzekin mendebaldean.
Mendukiloko leizeak udalerri honetan daude, Astitz herrian.

Haritz eta Uxue


UNIBERTSOKO IPUINAK

UNIBERTSOKO IPUINAK


             Txanelako 1.gaian Unibertsoa landu dugu, gauza asko ikasi ditugu: Bib-Bangen teoria, planetak, konstelazioak... bideoak ikusi ditugu Unibetsoari buruz eta tartean ipuin batzuk idatzi ditugu, sarreran jarri ditugunak.

       Ipuin horien izenburuak hauek dira: SATURNO,TXOKO TXOKO,BIG BANG Dja,BERASTEGITIK LIRRIRA ABENTURA,AMETSA LORTU NAHIAN,ANE EGUZKI-SISTEMAN,TXIMISTEN ISTORIOA, MARTERA BIDAIA,DARWINEN ABENTURA,URANOTARRAK,ESKULA MARTETARRA ETA 11 TXIMISTEN ISTORIOA.

      Liburu bat aurkeztuko dizuegu, Big-Bang izena duena eta Hodei Lobok idatzi duena. 

        Bazegoen Big-bang izeneko mutil bat eta bere ametsa Dja izatea zen eta baita munduko festa handienan parte hartzea. Bere laguna Eguzkia zen eta berarekin elkartu zen  lantegi berdean. Biak oso ondo jotzen zuten eta biak batera erabaki  zuten txartelak erostea...
     


         Espero dugu denak irakurtzea eta gustuko izatea.

Laida eta Hodei

GORPUTZALDIAK

GORPUTZALDIAK
Gorputzaldietan gure arteko harremanak lantzen ditugu.

Lehenengo egunean “espazioan kokatuz” ariketa egin genuen.
Gero “matendu  zure forma” ariketa egin genuen eta azkenik “bai edo ez” ariketa egin genuen.
Hurrengo saioan, talde handian,lau paso eta postura bat asmatu eta mantendu egin genuen .
Gero binaka “zure  itzala naiz” ariketa egin genuen ,eta azkenik binaka “eutsi edo utzi” ariketa egin genuen.
Hurrengo saioan “espazioan kokatuz” ariketa egin genuen.
Gero bi ilara paraleloetan jarri ginen eta “espazio pertsonala” ariketa egin genuen.
Hurrengo saioan, talde handian,lau paso eta postura bat asmatu eta mantendu egin genuen .

Azkeneko egunean “ibili eta stop” ariketa egin genuen. Hori  egin eta gero esan  genuen gorputzaldiak gustatu zitzaizkigun edo ez.

Julen eta Beñat

2016/11/23

MENDUKILO

      MENDUKILO
Azaroak 10ean Mendukilora joan ginen. Autobusez joan ginen egun guztirako eta bazkaria eraman genuen. Lehenengo Mendukilo kobazuloa ikusi genuen.

Oso polita zen, estalaktitaz,  estalakmitaz , eta fosilez beteta. Bi xaguxar ikusi genituen,zomorro bat ere. Gero 3 tailer egin genituen:
1-Marrazki bat egitea lehen gizakiak bezala.
2-Ardatz kronologikoaren tailerra.
3-Zintzilikariak egiteko tailerra.
Ondoren Iribas herrira joan ginen bazkaltzera. Bazkaldu eta gero jolastu egin genuen.
Oso ondo ibili ginen.

Ander eta Oier

MINDFULNESS

MINDFULNESS
Kaixo lagunok: Gu 5.mailako Irati eta Oinatz gara eta guk Mindfulness egiten dugu

 egunero hamaiketakoa egin eta gero. Zentzumenak, arnasketa eta mugimenduen 

bidez arreta momentura ekartzen dugu.

Gauza hauek egiten  ditugu:

Zentzumenak:

      Ukimena: Pelutxeak ukitu, Plastilina eskuetan erabili...

      Dastamena: Gaztainak, Intxaurrak, paxak... probatu.

      Usaimena: Sagararen ozpina, labanda zakutxoak...usaindu.

      Entzumena: Txintxarriak, kanpoko soinuak...entzun.
       
Arnasketak:itsas izarraren  arnasketa, minutu batean ea 

zenbat aldiz hartzen dugun arnasa…


Mugimendua:Behatzak mugitu,eskuak kontrako hankekin

   ukitu, bi eskuekin batera idatzi...