DATORREN URTEAN GEHIAGO!
5.5 EKIN ETA EKIN BILATZEN DITU JAKINTZA ETA ARGIA
2016/12/20
2016/11/30
IRIBAS-LARRAUN
XX. mendearen lehen erdialdean populazio konstantea mantendu ondoren, bigarren erdialdean biztanleak galtzen hasi zen Larraun, eta 1990erko hamarkadarako 2.000 biztanle inguruan geratu zen (mende hasieran 3.500 zituen). 1990eko hamarkadaren hasieran, Lekunberri Larraunetik banatu eta udalerri independentea osatu zuen. Horren ondorioz, Larraunek bere biztanleriaren erdia galdu zuen, eta 1.000 biztanleen inguruan geratu zen.
Larraunek Areso eta Leitzarekin egiten du muga iparraldean, Imotz eta Basaburuarekin ekialdean, Arakil eta Uharte Arakilekin hegoaldean, eta Betelu eta Araitzekin mendebaldean.
UNIBERTSOKO IPUINAK
UNIBERTSOKO IPUINAK
Txanelako 1.gaian Unibertsoa landu dugu,
gauza asko ikasi ditugu: Bib-Bangen teoria, planetak, konstelazioak... bideoak
ikusi ditugu Unibetsoari buruz eta tartean ipuin batzuk idatzi ditugu, sarreran
jarri ditugunak.
Ipuin horien izenburuak hauek dira:
SATURNO,TXOKO TXOKO,BIG BANG Dja,BERASTEGITIK LIRRIRA ABENTURA,AMETSA LORTU
NAHIAN,ANE EGUZKI-SISTEMAN,TXIMISTEN ISTORIOA, MARTERA BIDAIA,DARWINEN
ABENTURA,URANOTARRAK,ESKULA MARTETARRA ETA 11 TXIMISTEN ISTORIOA.
Liburu bat aurkeztuko dizuegu, Big-Bang
izena duena eta Hodei Lobok idatzi duena.
Bazegoen Big-bang izeneko mutil bat eta bere ametsa Dja izatea zen eta baita munduko festa handienan parte hartzea. Bere
laguna Eguzkia zen eta berarekin elkartu zen lantegi berdean. Biak oso
ondo jotzen zuten eta biak batera erabaki
zuten txartelak erostea...
Espero dugu denak irakurtzea eta
gustuko izatea.
Laida eta Hodei
GORPUTZALDIAK
GORPUTZALDIAK
Gorputzaldietan
gure arteko harremanak lantzen ditugu.
Gero “matendu zure forma” ariketa egin genuen eta azkenik “bai
edo ez” ariketa egin genuen.
Hurrengo
saioan, talde handian,lau paso eta postura bat asmatu eta mantendu egin genuen
.
Gero binaka “zure
itzala naiz” ariketa egin genuen ,eta
azkenik binaka “eutsi edo utzi” ariketa egin genuen.
Hurrengo
saioan “espazioan kokatuz” ariketa egin genuen.
Gero bi ilara paraleloetan jarri ginen eta “espazio
pertsonala” ariketa egin genuen.
Hurrengo
saioan, talde handian,lau paso eta postura bat asmatu eta mantendu egin genuen
.
Azkeneko
egunean “ibili eta stop” ariketa egin genuen. Hori egin eta gero esan genuen gorputzaldiak gustatu zitzaizkigun edo
ez.
Julen eta Beñat
2016/11/23
MENDUKILO
MENDUKILO
Azaroak 10ean
Mendukilora joan ginen. Autobusez joan ginen egun guztirako eta bazkaria eraman
genuen. Lehenengo Mendukilo kobazuloa ikusi genuen.
Oso polita zen,
estalaktitaz, estalakmitaz , eta fosilez
beteta. Bi xaguxar ikusi genituen,zomorro bat ere. Gero 3 tailer egin genituen:
1-Marrazki bat
egitea lehen gizakiak bezala.
2-Ardatz
kronologikoaren tailerra.
3-Zintzilikariak
egiteko tailerra.
Ondoren Iribas
herrira joan ginen bazkaltzera. Bazkaldu eta gero jolastu egin genuen.
MINDFULNESS
MINDFULNESS
Kaixo
lagunok: Gu 5.mailako Irati eta Oinatz gara eta guk Mindfulness egiten dugu
egunero hamaiketakoa egin eta gero. Zentzumenak, arnasketa eta mugimenduen
bidez arreta momentura ekartzen dugu.
Zentzumenak:
● Ukimena: Pelutxeak ukitu, Plastilina eskuetan erabili...
● Dastamena: Gaztainak, Intxaurrak, paxak... probatu.
● Usaimena: Sagararen ozpina, labanda zakutxoak...usaindu.
● Entzumena: Txintxarriak, kanpoko soinuak...entzun.
●
Arnasketak:itsas izarraren arnasketa,
minutu batean ea
zenbat aldiz hartzen dugun arnasa…
Mugimendua:Behatzak mugitu,eskuak kontrako hankekin
ukitu, bi eskuekin batera idatzi...
PERTSEO ETA MEDUSAREN BURUA
PERTSEO ETA MEDUSAREN
BURUA
Gelan liburu
bat irakurtzen ari gara “Pertseo eta Medusaren burua”.
Pertseo eta Medusaren burua Greziako mitologiako kontakizun
ederrenetako bat da :irudimenez eta fantasiaz betetako kondaira bat,ekintza eta
abentura etengabeak dituena,majia apur bat eta ausardia asko, gaizto erabat
gaiztoak eta gazte heroi lirain eta bulartsuak, bidaia luzea eta harritzeko
moduko amaiera... Hitz batean: istorio
arrakastatsu batek behar dituen osagai guztiak.
Nathanien Hawthorne (1804-1864) idazle iparamerikarrak mito
klasikoak bere erara eta garaira egokitu zituen, A Wonder Book for Girls and
Boys liburuan; hark xix. Mendeko neska-mutilentzat bezala,
Txilikuk(Zarautz,1951) xxi.mendekoentzat moldatu du istorio zirraragarri hau
,gure bihotza alaitzen duten kontakizunak ez baidira inoiz zahartzen.
Hona,beraz, atzoko eta gaurko gazteentzako liburu eder bat.
Martin eta Garazi
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

