2016/02/26

PAPIROFLEXIA

Origamia esaten zaio ere (折り紙?) JAPONIAR jatorria duen arte mota honi, guraizarik eta kolarik gabe hainbat irudi egitean datza artisten lan honi. Guk 5. mailakoak tximeletak, igelak, hegaztiak ...egin ditugu

2015/11/25

PRISMA MUNDUA

Matematikan prisma zer den ikasi dugu eta zeintzuk diren bere osagaiak: erpinak, ertzak eta aurpegiak, hobeto ulertzeko eraiki egin genituen, batzuk prisma triangeluarrak, beste batzuk pentagonalak eta hain ohikoak diren kuboak edo hexaedroak ere

2015/05/21

FOTOSINTESIA Fotosintesia = " mantenugaiak argiaren bidez eratzea": Landareen hostoetan gertatzen da fotosintesia. Egunez, eguzkiaren energiaz eta klorofilaren eraginez izerdi landugabea izerdi landua bilakatzen da. Karbohidratoez -azukreez- gainera, fotosintesian oxigenoa sortzen da eta landareek soberan duten oxigenoa airera botatzen dute IRAIZKETA Iraizketa edo hondakinak kanporatzea: Estomen bidez kanporatzen dituzte behar ez dituzten oxigenoa, ura eta karbono dioxidoa ARNASKETA Arnasketa: Oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa bota estomen bidez. Gauez eta egunez egiten dute. GARRAIOA Garraioa. Substantziak garraiatzea:Zurtoinak izerdi landugabea (ura eta gatz mineralak) hostoetara garraiatzen du, eta fotosintesia gertatu ondoren, izerdi landua landarearen zati guztietara garraiatzen du. XURGATZEA Xurgatzea. Mantenugai ez organikoak hartzea:Sustraiak ura, gatz mineralak eta beste substantzia batzuk xurgatzen ditu. Zuku horri izerdi landu gabea deritzogu.