2015/05/21

FOTOSINTESIA Fotosintesia = " mantenugaiak argiaren bidez eratzea": Landareen hostoetan gertatzen da fotosintesia. Egunez, eguzkiaren energiaz eta klorofilaren eraginez izerdi landugabea izerdi landua bilakatzen da. Karbohidratoez -azukreez- gainera, fotosintesian oxigenoa sortzen da eta landareek soberan duten oxigenoa airera botatzen dute IRAIZKETA Iraizketa edo hondakinak kanporatzea: Estomen bidez kanporatzen dituzte behar ez dituzten oxigenoa, ura eta karbono dioxidoa ARNASKETA Arnasketa: Oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa bota estomen bidez. Gauez eta egunez egiten dute. GARRAIOA Garraioa. Substantziak garraiatzea:Zurtoinak izerdi landugabea (ura eta gatz mineralak) hostoetara garraiatzen du, eta fotosintesia gertatu ondoren, izerdi landua landarearen zati guztietara garraiatzen du. XURGATZEA Xurgatzea. Mantenugai ez organikoak hartzea:Sustraiak ura, gatz mineralak eta beste substantzia batzuk xurgatzen ditu. Zuku horri izerdi landu gabea deritzogu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina