2016/10/05

ARMAND DAVID

Izen osoa: Jean-Pierre-Armand-David Halzueta, Jaio zen: 1826ko irailaren 7an, Ezpeleta (Lapurdi) Hil: 1900ko azaroaren 10an, Paris Euskal Herriko misiolari lazarista, zoologo eta botanikoa izan zen. Animalia, harri eta fosilak bildu zituen Txinan Parisko Natur Historiako Museoarentzat. Berari bidalitako materialetan oinarriturik espezie berriak deskribatuta, Europako zenbait biologok 70 landare mota ingururen izen zientifikoak berari eskaini zizkioten, eta Davidia generoa berariaz sortua izan da Davidia involucrata zuhaitza izendatzeko. Hala ere Armand David, nahiz eta euskal zientzilari eta exploratzaile handienetakoa izan, ez da sobera ezaguna euskaldunen artean. Manex Hiriart-Urrutik aspalditik idatzi zuen berari buruz Eskualduna astekarian 1900. urtean: "Eskual-herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat izan, eta panda handia aurkitu zuen, urruneko Txina hartan, beste hainbat eta hainbat landare eta animalia berrirekin batera. Frantziako lehenengo eboluzionistetariko bat izateaz gainera, bere ekarpenak oso munta handikoak izan ziren biogeografiaren garapenerako." Aita, Fructueux-Dominique-Génie David,notable edo jauntxo bat izan zen. Bertako sendagilea izan zen, eta baita auzapeza ere sasoi batean. Politikoki Armand Daviden aitak jarrera legitimista oso sutsuak defenditu zituen bere bizitzan zehar, eta bere ideologia seme-alabei igortzen saiatu zen. Baina aldi berean Historia Naturala gustokoa zuen gizona zen eta Armandi sortu zion naturzaletasuna eta abere, hegazti, lore eta abarrak aztertzeko zaletasuna. Ama, Rosalie Haltzueta, baionarra zen, eta familia onekoa, antza. Armandek bi urte eman zituen Baionako Apaiztegi Handian apaizten.

MARTIN ZUBILLAGA

PITAGORAS

Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Pitagorismo izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, mistikotzat jo izan da historian zehar.

IRATI ZULOAGA

ARKIMEDES

Matematikari, fisikari eta ingeniari Greziarra zen. Fisikari estatikoaren eta hidrostatikaren sortzailea izan zen . Asmatutako gauza bat zen zirkulu baten zirkunferentzi eta bere diametroaren arteko erlazioa.

OINATZ LASARTE

ELHUYAR ANAIAK

ELHUYAR ANAIAK Elhuyar anaiak Juan Jose eta Fausto Elhuyar Zubize anaiak izan ziren. Ezagunak dira munduan lehen aldiz wolframa bakartzea lortu zutelako, 1783an, Bergarako Mintegian Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen baitan. Biak Logroñon jaio ziren, 1754 ean ekainaren 15 ean. Gazteak zirenean, 1772an, hasi ziren kimika eta mineralogia ikasketak egiten Parisen . Han zientzialari handien lanak ikusteko aukera izan zuten. Handik Uppsalara joan ziren beraien ikasketak jarraitzeko. Faustoren lorpen handienetarikoa Espainia Berriko Meatzaritza Errege Mintegia sortzea izan zen  1833ko otsailaren 6an hil zen Madrilen. Joan Jose, Granada Berriko, oraingo Kolonbia, meatzetan lan egitera joan zen eta Mutis-en espedizio botanikoan parte hartzeko aukera izan zuen bertan lanean ari zela. Bogotan hil zen, 1796ko irailaren 20an.

 LAIDA MALKORRA

2016-17 IKASTURTEA

Kaixo, lagunok: Ederki hasi dugu ikasturtea. Gu oso ondo gaude. Gure lanak erakutsiko dizkizuegu. Gure lehenengo lana ZIENTZIALIEI buruzkoa izan da. Besterik gabe, hemen doa. Ea gustokoa duzuen. AIO PELAIO

2016/03/15

EUREKA Museoa!

Atzo, martxoaren 15ean Donostiako Eureka museoan izan ginen. Bertan hainbat ekintza egin genituen: experimentoak, planetariuma ikusi,bost zentzumenak lantzeko hainbat esperientzi, animali ezberdinak, gu nolakoak garen barrundik...

2016/02/26

PAPIROFLEXIA

Origamia esaten zaio ere (折り紙?) JAPONIAR jatorria duen arte mota honi, guraizarik eta kolarik gabe hainbat irudi egitean datza artisten lan honi. Guk 5. mailakoak tximeletak, igelak, hegaztiak ...egin ditugu