2021/04/30

 KONTU KONTARI


Beste urteetan bezala, guraso, aiton-amona eta lagunak etorri dira gure eskolara istorio edo ipuinak kontatzera. 

Parte hartu nahi zutenek, martxoaren 26a baino lehen izena eman behar zuten. Ipuin edo istorioak, apirilaren 18tik 23ra kontatu dira. Gela guztietara gerturatu dira ipuinak kontatzera. 

Gure gelara Nerea Labayen etorri da “Yo Soy” izeneko liburuarekin.





Laburpena: Martineri burua txoriz beteta duen neska bat gustatzen zaio. Eskolan ezagunenetako bat da. Bere lagun taldeari ordea, ez zaio gustatzen gustuko duen neska bitxia. Martin modan dago, bere orrazkerak futbolarien modukoak dira, markako zapatilak eta eguzkitako betaurrekoak daramatza. Martín urduritu egiten da neska  ondotik igarotzean, sudurran azkura eta belaunak dardarka ditu. Martin triste dago. Neska aldatu egin da, orain "normala" dirudi. Martinek azkenean irribarre egin dio neskari, baina ez du ulertzen zergatik aldatu den...


2021/04/16

ZELAI ERREKAREN IBILGUA




Azken asteetan Euskal Herriko mapa fisikoa lantzen aritu gara. Tartean Euskal Herriko ibai nausiak landu ditugu.

Landutako gaiarekin lotuta, asteazken goizean Zelai errekara joan ginen, ibaiaren altuera neurtzera. Bitartean hamaiketako goxo bat jan genuen eta ibaia neurtzen jarraitu genuen.


Zelai errekaren altuera pixkana modu honetan jaisten doa sortzen den lekutik Aiztunalde auzora bidean.


-535m altuera


-502m altuera


-460m altuera


-439m altuera


-404m altuera


- 391m altuera


-386m altuera 




Eskolara joan eta ateratako neurriekin grafiko bat egin genuen. GPSarekin eta Wikiloc aplikazioarekin neurtu genuen ibilgua.

 


Hau da ateratako neurriekin egin dugun grafikoa: 

   



Hauek dira  ateratako argazki batzuk:



MARTXOAK 8 EMAKUMEEN EGUNA


Martxoak 8 emakuneen eguna izan zela eta, Muñagorri eskolan ospatu dugu. Bere izen nagusia emakumeen eskubideen eta nazioarteko bakearen aldeko nazio batuen eguna” da.


Historia:

- Duela urte asko, emakume batzuk lanean zeuden bitartean, gizonezko batzuek lantegian bonbardaketa bat egin zuten. Orren ondorioz, tximiniatik ke morea atera zen. 

- Lehen emakumeak etxean geratu behar ziren etxeko lanak egiten, gizonezkoak lantegietan lanean zeuden bitartean.



Eskolan nola ospatu dugu?

- Emakume zientzialari batzuen kartelak jarri dituzte eskolako pasiloan (korridorean), taldeka kartel guztiak irakurri ditugu. Ondoren bakoitzak bere kartela egin du.







- 10 minutu lehenago atera gara emakumeen eguneko abesti bat abestera.


ABESTIA HAU DA:

“Emakume”  Yogurinha Borova-rena

https://www.youtube.com/watch?v=0VqBK22104Q

LETRA : 


EMAKUME


Zaila gertatzen da

Zuk lana aurkitzea

Haurdun edo ama zaren

Da garrantzitsuena

Aitzakiak mila

Traba, oztopo pila

Hau da nahi dugun gizartea? 

Estereotipo anitz

Zuri ateak itxiz

Itxurak du agintzen

Gaitasunen gainetik

Orain da unea

Altxa emakumea

Feminismoaren garaipena


Emakume

Izan libre

Gizarte feminista eraikitzen 

Emakume

Irabazle

Matxismo zikina alboratzen


UOOOO…


Etxe barruan da

Egoera latzena

Etengabeko oihuak

Kolpe eta mespretxuak

Zure eskuetan da

Ihes egitea

Ta pikutara bidaltzea 


Eskubideen alde

Beti borrokatzen

Biolentzia matxistari

Goaz aurre egiten

Ama, ahizpa, alaba

Denon elkarlana

Autodefentsaren garaia


Emakume

Izan libre

Gizarte feminista eraikitzen Emakume

Irabazle

Matxismo zikina alboratzen


UOOOO…


Emakume…. Izan libre…. Emakume…. Irabazle (errezitatu)


2021/03/05

  OLATZ JOAN DA



Olatz haurdunaldiarengatik joan egin zen otsailaren 26ean eta 6. mailakoek opariak egin zizkioten. 


Maddik: Baberoa eta kaja bat opariak jasotzeko.

Anek: Panpina eta kaja bat opariak jasotzeko.

Laxek: Poema eta dorre bat.

Urtzik: Patruia kaninako muñekoak eta pelutxea.

Lorditzek: Marrazki bat.

Ekainek: Paperezko korona.

Auritzek: Patruia kaninako kotxe bat eta pertsona bat.

Arantxak:  Bodi bat eta pijama umearentzat.


Oparien aurretik, Olatzek Getariako bizkotxoa eraman zuen.

Opariak eta gero musika jarri zuten, Arantxak eta Olatzek janaria ekarri zuten bizkotxoarekin batera 10:00tik-11:00etara merendola antzeko bat egiteko. 

Gu ingelesean geunden momentu horretan, horregatik ez genuen izan agurtzeko momenturik.

Olatz Laianeren ordezkoa zen eta orain Ane Olatzena. Laiane laister gurekin izango da berriz martxoaren 18an, berak ere haurdunaldiarengatik baja hartu baitzuen.



               AGUR OLATZ!!!!!!!!


2021/02/19

 SANTA AGEDA


Otsailaren 4an,Santa Ageda bezpera ospatu genuen eskolan.15:45tan atera ginen prestatzeko.Gela bakoitzak kopla batzuk kantatu zituen.Txapelarekin, makilarekin eta zapiarekin joan behar ginen jantzita.Gela batek bere kopla bukatzen zuenean,leloa kantatzen genuen eta gero beste talde batek kantatzen zuen.16:00tan bukatu genuen.Gutxi gora behera 10 minutu egon ginen kantatzen.Ondo pasa genuen eta dibertigarria izan zen.


LH1-ekoak beraien kopla kantatu zuten gero leloa kantatu eta berriz. LH2-ekoak beraiena eta horrela LH6-raino. 



Eraman behar ziren gauzak:


  • Txapela, zapia edo ezerrez.

  • Gero paineloa eman behar zen.

  • inportanteena makila zen. Zeren makila gabe ezin zenuen ezer egin. 



SANTA AGEDA ZERGATIK OSPATZEN DEN:


Egun batean bazegoen neska bat ageda izena zuena eta neska oso polita zen. Baina egun batean gizon batek esan zion nirekin ezkonduko zara?

eta agedak ezetz esan zion. Orduan gizonak kartzelan sartu zuen gure ageda baina agedak esan zion nik jesusen gan sinisten dut. Mutilak ageda kartzelan zegoela berriro eska- tu zion berarekin ezkonduko zen eta agedak ezetz esan zion berriro ere. Orduan mutilak agedari bular bat moztu zion bizirik jarraitzen zuen baina gero mutilak agedari beste bularra moztu zion eta orduan ageda hil egin zen eta geroztik santa ageda ospatzen da.




 



2021/02/03

 MUÑAGORRI ESKOLAKO IRRATSAIOAK



Berastegiko eskolan, LHko ikasle guztiak, irratsaioak egiten hasiko gara. Astero, arratsaldeetan tailerrak egiten ditugu eta irratsaioa, hizkuntza tailerrean prestatuko dugu. Astero, talde batek irratsaioko saio bat eskainiko du eta Berastegi osoan entzungo da. (ordua ez dago zeaztuta). Saio bakoitzean atal desberdinak egongo dira.

Adibidez:

  • Eguraldia

  • Olerkiak

  • Gezurretazko albisteak

  • Urtebetetzeak

  • Txisteak

  • Ba ahal zenekien?

  • Asmakizunak


Lehiaketa bat ere izango da irratsaio bakoitzeko, beraz ARGI IBILI
!


Gure eskolan, orain dela 25 urte inguru jarri zen martxan irratia. Irratsaioak, orain dela 3-4 urte, utzi ziren egitetik. Orain dela gutxi arte, ikusten duzuen bezala, irratsaioak Berastegi osoan entzuten ziren. Bai ordenagailua, bai antena, izorratu egin ziren eta irratsaioak egitetik utzi zen. Eta guk, hori berreskuratzeko asmoz egingo dugu irratsaioa. Hemen dagoen argazki hau, lehen egiten ziren irratsaioetakoa da.



2021/01/22

BLOK-TAC-A LANTZEN ARITU GARA



Urtarrilaren 7-tik 15-era arte, LH osoa blok-taca lantzen aritu gara. 

Urtero bezala gela bakoitzari gai ezberdin bat tokatzen zaio, guri (LH5-eko ikasleak) tokatu zaigun gaia, “Kirol begiraleak izango zarete”da.

Blok-tac-ean jarduera ezberdinak daude, denera 8 jarduera izaten dira. 


Blok-tac, bakarrik, taldeka edo talde handian egiteko lan bat da, irakaslearen ahalik eta laguntza gutxien erabilita. Horrela ikasleak bakarka eta talde-lanean ikasten dute gauzak ulertzen.


Gure helburua eskolako beste ikasle batzuei klase edo entrenamendu moduko bat prestatzea izan da. Bakoitzak kirol bat aukeratu zuen eta hor taldeak osatu ziren, talde ezberdinak. 

1- Pilota

2- Ginasia erritmikoa

3- Futbola

4- Saski-baloia

5- Atletismoa


Irakasleak argazki batzuk atera zizkigun.


FUTBOLA (LH1)

 




GIMNASIA ERRITMIKOA (LH 3-4)





PILOTA (LH 2)





ATLETISMOA (LH 4)





SASKIBALOIA LH 3