MUÑAGORRI ESKOLAKO IRRATSAIOAK
Berastegiko eskolan, LHko ikasle guztiak, irratsaioak egiten hasiko gara. Astero, arratsaldeetan tailerrak egiten ditugu eta irratsaioa, hizkuntza tailerrean prestatuko dugu. Astero, talde batek irratsaioko saio bat eskainiko du eta Berastegi osoan entzungo da. (ordua ez dago zeaztuta). Saio bakoitzean atal desberdinak egongo dira.
Adibidez:
Eguraldia
Olerkiak
Gezurretazko albisteak
Urtebetetzeak
Txisteak
Ba ahal zenekien?
Asmakizunak
…
!
Gure eskolan, orain dela 25 urte inguru jarri zen martxan irratia. Irratsaioak, orain dela 3-4 urte, utzi ziren egitetik. Orain dela gutxi arte, ikusten duzuen bezala, irratsaioak Berastegi osoan entzuten ziren. Bai ordenagailua, bai antena, izorratu egin ziren eta irratsaioak egitetik utzi zen. Eta guk, hori berreskuratzeko asmoz egingo dugu irratsaioa. Hemen dagoen argazki hau, lehen egiten ziren irratsaioetakoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina