2019/02/07

Zientzi museora bisita



Zientzi museora joan ginen eta gauza asko ikusi genituen: argiaren eta kristalen espazioa, elektrizitatea, esperimentuak, animaliak eta munduko populazioa.
2019ko otsailaren 4an LH guztia Donostiako zientzia-museora joan ginen. Iritsi ginenean motxilak utzi genituen eta lau talde egin genituen. Hasieran, munduko populazioa eta kristalen jolasak ikusi genituen ondoren, elektrizitate fenomenoak ikusi genituen. Baita ere, esperimentuak egin genituen, Kimikaren magia gelan. Hamaiketakoa eta gero planetariuma ikusi genuen . Bazkaldu eta gero museotik libre ibili ginen.


Berastegin,Enaitz, Urtzi, Lorditz, Aitor.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina