2019/02/07

DORAYAKIak dastatzen


DORAYAKIAK
Astearte honetan otsailak 5ean, dorayakiak egin genituen Aiarak ekarritako errezetarekin.
Aste honetan dorayakiak egin eta jan egin genituen. Zuek ere etxean probatzeko hona hemen errezeta.
OSAGAIAK:
Bi arrautza
50g azukre
200g irin
100ml ur
Gatz pixka bat
Koilarakadatxo bat legami (lebadura)
Bi koilarakada txiki ezti
NOLA EGIN:Jarri arrautzak, azukrea, gatza eta eztia ontzi batean eta nahastu. Beste ontzi batean irina eta legamia nahastu eta masara bota. Nahasten ari zaren bitartean ura bota pixkanaka. Gero 30min itxaron. 30min pasatu ondoren zartaginean egin. Bukaeran nahi izan ezkero, txokolate krema, mermelada… jarri        ETA  JAN!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina