2019/02/07

DORAYAKIak dastatzen


DORAYAKIAK
Astearte honetan otsailak 5ean, dorayakiak egin genituen Aiarak ekarritako errezetarekin.
Aste honetan dorayakiak egin eta jan egin genituen. Zuek ere etxean probatzeko hona hemen errezeta.
OSAGAIAK:
Bi arrautza
50g azukre
200g irin
100ml ur
Gatz pixka bat
Koilarakadatxo bat legami (lebadura)
Bi koilarakada txiki ezti
NOLA EGIN:Jarri arrautzak, azukrea, gatza eta eztia ontzi batean eta nahastu. Beste ontzi batean irina eta legamia nahastu eta masara bota. Nahasten ari zaren bitartean ura bota pixkanaka. Gero 30min itxaron. 30min pasatu ondoren zartaginean egin. Bukaeran nahi izan ezkero, txokolate krema, mermelada… jarri        ETA  JAN!!!

Zientzi museora bisita



Zientzi museora joan ginen eta gauza asko ikusi genituen: argiaren eta kristalen espazioa, elektrizitatea, esperimentuak, animaliak eta munduko populazioa.
2019ko otsailaren 4an LH guztia Donostiako zientzia-museora joan ginen. Iritsi ginenean motxilak utzi genituen eta lau talde egin genituen. Hasieran, munduko populazioa eta kristalen jolasak ikusi genituen ondoren, elektrizitate fenomenoak ikusi genituen. Baita ere, esperimentuak egin genituen, Kimikaren magia gelan. Hamaiketakoa eta gero planetariuma ikusi genuen . Bazkaldu eta gero museotik libre ibili ginen.


Berastegin,Enaitz, Urtzi, Lorditz, Aitor.

LUIS ERASOREN AROZTEGIA

LH 4-5. mailekoek Luis Erasoren tailerrera joan ginen bisita bat egitera.


2019ko urtarrilaren 31ean Luisen tailerrera joan ginen beraren artelanak ikustera.
Bertan Luisek gindako egurrezko artelanak erakutsi zizkiun.
Bere artelanak motozerrarekin egiten ditu, Luisek 63 urte ditu eta 1997 inguruan asi zen emanaldiak  egiten, guztira 789 erakustaldi eman ditu lurralde ezberdinetan.
Motozerrarekin hasi baino lehenago aizkorarekin ibiltzen zela   esan zigun eta hainbat sari irabazi zituen.


Berastegin, Auritz , Lax, Antton, Oihan 


ESKOLAKO IPUIN KONTAKETA

LHko gela bakoitza, beste gelatara joaten ari gara. Ipuin interesgarriak eta misteriotsuak kontatzen.
 
2019ko urtarrilaren 14ean hasita 2019ko apirilaren 12an bukatuko dugu ipuin kontaketak.  Laugarren astea da kontatzen ari garela. Asteartetan HHko ikasleei kontatzen diegu (HH2, HH3...) asteazkenetan berriz ( LH 1eta LH2...)

 
BERASTEGIn, Aiara, Naroa eta Maddi.