Izarrak berezko argia duten astroak dira.Metatutako gas eta
gai kosmikoz osatuta egoten dira izarrak, hidrogeno gasez batik bat.Gasak
grabitatearen eraginez trinkotzen doazen heinean, tenperatura igo eta energia
handia sortzen da. Ondorioz beroa eta argia sortzen dute. Horregatik esaten da
izarrak berezko argia duten astroak direla. Haren bero eta argiari esker bizi
gara gu.
Zerura begiratu eta
izarrak hurbil daudela dirudien arren oso distantzia handia dago izar batetik
bestera eta baita guregandik ere. Horretarako ''argi-urtea'' izena duen unitate
berezia erabiltzen da.