2013/11/19

IZARRAK



    Izarrak berezko argia duten astroak dira.Metatutako gas eta gai kosmikoz osatuta egoten dira izarrak, hidrogeno gasez batik bat.Gasak grabitatearen eraginez trinkotzen doazen heinean, tenperatura igo eta energia handia sortzen da. Ondorioz beroa eta argia sortzen dute. Horregatik esaten da izarrak berezko argia duten astroak direla. Haren bero eta argiari esker bizi gara gu.
  Zerura begiratu eta izarrak hurbil daudela dirudien arren oso distantzia handia dago izar batetik bestera eta baita guregandik ere. Horretarako ''argi-urtea'' izena duen unitate berezia erabiltzen da.

 


SORMENA ETA ARTEA



Sormena artearen bidez ere lantzen dugu.Artea nahiz zientzian,trebetasun teknikoak behar dira,baina garrantzi handiko elementua, orobat,sormena da.
Fenomenoei buruz zientzilariek hainbat galdera egiten dizkiote beren buruari, baita esperimentatu ere.Esperimentazio horiek azaldu eta komunikatu nahi horretatik sorten dira arte adierazpenak: musika,plastika, literatura, argazkigintza,eskulturak...




   

BIG-BANGa



Unibertsoaren sorrerari buruzko teoria asko badaude ere, unibertsoaren hedapena da gaur egun zabalduen dagoena, alegia Eztanda Handia  edo Big-Bang izenez ezagutzen dena.
Orain dela (15.000.000.000) bat urte inguru eztanda izan zen eta unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu zen bilduta zegoen materia guztia. Horren ondorioz sortu ziren aurrerago, galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak.Teoria horren arabera oraindik ere unibertsoa hedatze –fasean dago.   

ZIENTZIA MOTAK



Naturari,gizarteari, gizakiari eta haren pentsamenduari buruzko ezagutzak izaeraren arabera sailkatu ohi dira eta horrela eratzen dira zientzia-eremuak. Hala ere, sailkapen horiek ez dira guztiz zurrunak, eta beti izan da zientzien arteko erkalana; gaur egun are estuagoa da, gainera, zientzien arteko
harremana.
Antzina, lau zientzia bakarrik bereizten ziren: aritmetika, geometria
musika eta astronomia .Aurrerago, mekanika, optika, fisika, meteorologia, zoologia eta botanika ere zientziak zirela pentsatu zuten. Denborak aurrera egin ahala, zientzia berriak sortu dira, eta beste hainbat jakintza mota ere hartu izan dira zientziatzat.

LURRAREN MUGIMENDUAK



Eguzkiaren inguruko biran, Lurra mugitu egiten da espazioan, beste planetak bezalaxe.Lurraren mugimenduak bi eratakoak dira:
1.Errotazioa:Lurra bere ardatzaren inguruan biraka dabil.Bira bat egiteko 24 ordu behar ditu, eta mugimendu horren eraginez bereizten dira gaua eta eguna.
2. Translazioa: Lurra, bere ardatzaren inguruan mugitzeaz gainera, Eguzkiaren inguruan ere mugitzen da. Mugimendu horri translazioa deitzen zaio, eta urtaroak eragiten ditu. Lurrak 365 egun 6 ordu 9 minutu behar ditu bira hori egiteko, hau da, urtebete.Egutegiko urteak 365 egun ohi dituenez, 6 ordu horiek batu egiten dira. Lau urtetik behin otsailak 29 egun izaten ditu.Egun bat gehiago (366 egun) duten urteei bisurte deritzaie.


2013/11/08

ASTROAK



 Astroak zeruko berezko gorputzak dira: planetak, sateliteak,
izarrak etab. Badira gorputz artifizialak ere: Koheteak, teleskopio bereziak etab.Horiek denak gizakiak bidalitakoak dira unibertsoa aztertzeko. 

EKLIPSEA



Ilargia eta Lurra etengabe mugitzen ari direnez, zenbaitetan Eguzkia, Ilargia eta Lurra lerrokatu egiten dira espazioan,eklipse fenomenoak sortuz.Bi eratakoak daude:

EGUZKI- EKLIPSEA:Ilargia lurraren eta eguzkiaren artean lerrokatzen denean gertatzen da.eguzkiarenzati batezkutatzen badu,eklipse partziala dela esaten dugu. Eguzkia oso-osorik estaltzen badu, berriz, erabateko eklipsea edo osoa dela esaten dugu. Bigarren motako eklipseak oso gutxitan gertatzen da. Eklipsean gertatzen ari den unean, iluntasuna sumatzen dugu.

ILARGI - EKLIPSEA: Lurra ilargiaren eta eguzkiaren artean lerrokatzen bada, lurraren itzalak estali egiten du ilargia. Hala, ilargia osorik,edo zati bat,desagertuko da gure bistatik. Ilargi eklipseak ilbetean izaten dira beti.

SATELITEAK EDO ILARGIAK



Planeten inguruan dabiltzan astroak dira eta ez dute berezko argirik.
Lurrak satelite bakarra dauka, Ilargia. Beste planeta batzuek, bat bera ere ez dute eta beste batzuek asko, adibidez, Saturnok 50 ditu.

2013/11/07

KONSTELAZIOAK



Izarrak bereizten zaila da eta izar dizdiratsuak bereizten errazagoa da. Teleskopioa asmatu baino lehen izarrek osatutako irudien sailkapena egin zuten astronomoek. Irudi bakoitzari bere izena jarri zioten eta konstelazioak izarrek osatutako irudiak dira.

ZULO BELTZA



Zulo beltza  unibertsoan dauden objeturik bitxienak omen dira . Inork ez ditu inoiz ikusi, baina, astronomoek diotenez, or daude. Oso eremu txikiak dira , eta inguruan grabitate-indar izugarria eragiten dute;den-dena erakartzen omen dute,baita argia ere. 

GALAXIA



Galaxiak izar multzo erraldoiak dira. Unibertsoko espazioan badaude ehun mila miloika galaxia.
Gure planeta, Lurra,eta gure izarra Eguzkia, galaxia baten zati txiki bat  besterik ez dira. Eta Esne Bidea du izena galaxia horrek. Itxura edo forma jakin bat dute galaxiek, eta horren arabera lau multzotan sailkatzen dira: Galaxiak kiribilak, barradunak,irregularrak eta eliptikoak.

ARGI URTEA




Unibertsoko astroen arteko hain distantzia handiak neurtzeko,argi-urtea erabiltzen da.
Argi-urtea argiak espazioan urtebetean egiten duen distantzia da.
Argiak gutxigorabera 300.000 km egiten ditu segunduro.

GRABITATE INDARRA




 Espazioko gorputz guztiek grabitate indarra egiten dute.Zenbat eta handiagoa izan,gero eta grabitate indar handiagoa egiten du.
Eguzki sistemaren grabazio nagusia eguzkiak sortzen du.
Eguzkiaren grabitatearen indarren ondorioz, astro guztiak haren inguruan orbitan ibiltzen dira. 

EGUZKI-SISTEMA



Eguzki-sistema, Eguzkiaren inguruan sortutako planeten eta beste gorputz espazial batzuen sistema da. Eguzkia da sistemaren erdigunea, sistemaren izarra. Izar horren inguruan biraka dabiltzan zortzi planetak, horien sateliteak, asteroideak, meteoritoak eta planeta arteko gas eta hautsak.  Planetak izar baten inguruan orbiten dauden objetu handiak dira. Ez dute berezko argirik, baina izarren argia islatzen dute. Eguzki-sisteman zortzi planeta daude. Bi taldetan sailka daitezke:
- Barne planetak: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte. 
- Kanpo planetak: Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno.  

ZIENTZIA


Zientzia naturari, gizarteari ,gizakiari eta haren pentsamenduari buruzko azterketa eta ezagutza multzoa da.Behaketa eta esperimentuen bitartez gai edo materia bati buruz lortu den ezagueren multzoa da .