5.5 EKIN ETA EKIN BILATZEN DITU JAKINTZA ETA ARGIA
2014/10/02
DRAKONIDAK
kaixo lagunok orain urrian drakonidak eta orionidak ikusteko aukera izango duzue.
drakonidak urriak 9an orionidak urriak 21ean.
2014/09/30
2014/02/18
MUNDUKO POPULAZIOA
Leku jakin bateko biztanle multzoari populazioa edo biztanleria
deritzo. XX.mendearen hasieran 1.600 milioi biztanle zeuden munduan eta mende horren
amaieran 6.000 milioitik gora. Biztanleriak hazten jarraitzen du, urtean batez
beste 87 milioi pertsona gehiago gera.
1800. urtean
Europan eta Ipar Amerikan iraultzarekin batera lantegiak ezarri ziren eta
osasun baldintza eta elikadura nabarmen hobetu ziren.
Afrika,Asia,Erdialdeko
Amerika eta Hego Amerikan ume asko jaitzen dira eta osasun zerbitzu gero eta hobeei
esker.Lehen baino ume gutxiago hiltzen dira gosez edo gaixotasunek jota.
LONGITUDEA
Greenwich meridianoa,hau da,0ºlongitudea abiapuntutzat hartu eta mendebaldera
nahiz ekialdera egon daitekeen beste puntu baten kokalekuaren berri ematen duen
koordenatua da,180º artekoa.Hau ere gradutan neurtzen da,eta meridiano bakoitzak
bere zenbakia du,dagokion graduaren arabera.Horrez gainera,leku hori
Greenwichetik ekialdera edo mendebaldera dagoen adierazten da.
LATITUDEA
Ekuatorea(0º latitudea) abiapuntu hartuta,
iparraldera nahiz hegoaldera egon daitekeen beste puntu baten kokalekuaren
berri ematen duen koordenatua da.Gradutan neurtzen da: paralelo bakoitzak bere
zenbakia du. Horrez gainera, leku hori ekuatoretik
iparraldera nahiz hegoaldera dagoen adierazten da.
KOORDENATU GEOGRAFIKOAK:LATITUDEA ETA LONGITUDEA
Puntu edo toki batek Lurreko gainazalean duen posizioa zehazteko
koordenatu-parea erabiltzen dugu:latitudea eta longitudea.
BIZI ITXAROPENA
Lurralde
garatuenetan bizi-itxaropen handiagoa dute biztanleek.
Industrializazioa,osasun-
eta hezkuntza-zerbitzu handiagoaren erakinez, bizi-itxaropen handiagoa dute
munduko biztanleek. Lurralde batzuetan ordea, bizi-itxaropena txikiagoa
dute,industria baldin badute ere, beste herrialde garatu baten eskuetan dutenez. Osasun- eta ezkuntza-zerbitzuak ere oso maila bajukoak dira.
Toki jakin batean batez-besteko bizi
iraupenari bizi-itxaropena deritzo.Azken urteotan bizi-itxaropena igo egin da,
medikuntza eta higienearen hobekuntzari esker.
Azken urteotan lurralde garatu gabeetan
bizi-itxaropena igo egin bada ere, haurren hilkortasuna oso handia da eta
horrek bizi-itxaropena asko baldintzatzen du, herrialde garatuetan baino 6 aldiz
haur gehiago hiltzen baita lurralde garatu gabeetan. 10000 jaioberri baino gehiago
hiltzen dira urtean eta horretako %70ek osasun zerbitzu urriagatik.Hondamendi
naturalekin ere pobrezia sortzen da baita gizakiek egindakoengatik ere. Nutrizio falta
handia dute munduko biztanle batzuk eta ondorioz defentsarik gabe geratzen
dira,ur eskasia ere arazoa handia izanik.Garatu gabeko herrialdeetan, heriotza
guztien %46 estatu garatuetan senda daitezkeen gaixotasunak dira.
Multinazionalen esku daude botika on gehienak
eta multinazionalek patentatu egiten dituzte. Botikak garesti daude
pobreentzat.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





