2019/05/28

Intxaurrondo baserrira bisita


INTXAURRONDO BASERRIRA BISITAN

Maiatzaren 10an animaliei bisita egitera joan ginen.
 Ostiralean Intxaurrondo baserrira joan ginen animaliak ikustera. Bertan, txerrikumeak, katakumeak, txakurrak, oiloak, antzarrak...ikusi genituen. Ainarak baserriko hainbat bitxikeria kontatu zizkigun: belarra ikuilura botatzeko ganbazuloa, esnea eskuz jeisten dutela ondoren gazta egiteko, oiloari antzarraren arrautzak jarri dizkiotela ateratzeko... Bai eta baserriko hainbat tresnak eta txokoak erakutsi zizkigun.
Bukatzeko hamaiketako goxo bat egin genuen.



Berastegin Antton, Naroa eta Maialen.

2019/05/07

GIZAKIEN SORRERA



Jose Luis Agirrezabala (lehen, Berastegiko medikua )etorri zaigu gizakien sorrera kontatzera.


2019ko Apirilaren 10-ean Jose Luis etorri zen gelara. Berak esan zigunetik guk ulertutakoa azalduko dizuegu: Afrikatik atera zen lehen gizakia, Afrikan zabaltzen joan zen "homo" gizakia, azkenean Asia eta Europara iritsi ziren eta aldi berean "sapiens" atera zen. Europatik eboluzio berri bat sortu zen, Neardenthal zuen izena. Baina sapiens gizakiarekin gerra egin zuen desagertu arte.


J.A. MUNAGORRI ESKOLA

EGILEAK: MIKEL MADDI ETA ANE

SENEGAL ONG KELLESENSA


Sebas etorri da Senegalgo bidaiaren aurkezpenarekin.

Atzo 2019ko Maiatzaren 2an Sebas etorri zen beraien Senegalgo bidaiaren eta ONGaren historia kontatzera.
Beraien ohitura:
-Eguneroko janaria arroza da.
-Frantsesez eta Wolof hizkuntzaz komunikatzen dira.
-Erlijioa musulmana da eta liburu santua “Korana”
-Eskubiarekin jaten dute eta ezkerrarekin ura erabiliz ipurdia garbitu.
ONG “KELLESENSA”:
Babarrunak landatu eta saldu egiten dituzte Senegalera joateko bertako jendeari mediku laguntza emateko. Eskolako materiala eta sendagaiak eraman zituzten


Berastegin, Lax,Aiara,Maialen,Naroa eta Enaitz

ARGAZKIZ ARGAZKI KAMERAK AZTERTZEN!!

2019ko apirilaren 12an Jose Loboren etxera joan ginen argazki kamerak aztertzera.

Bertan mahi bat argazki kameraz beteta aurkitu genuen, lehenengo kamera zaharrak nola erabiltzen ziren erakutsi zigun. Ondoren, kamera batzuetatik begiratu genuen eta konturatu ginen kamerak ispilurik ez baldin bazuen alderantziz ikusten zela. Azken aldian animaliak kontrolatzeko erabiltzen diren kamerak erakutsi zizkigun, esan zigun argi normalarekin animaliak izutu egiten direla eta ez direla bueltatzen orduan argi gorrizko flash batzuk erakutsi zizkigun.

Auritz A., Antton Z., Lorditz G., Aitor E.,Oihan L., Ekain C., Urtzi L. 

.