2018/10/01

ZIENTZIALARIAK

JOSE MIGEL BARANDIARAN
 euskal antropologo, etnologo eta ikertzaile gipuzkoarra Ataunen bizi izan zen. 1889an jaio zen eta 1991an hil zen horren arabera 102 urtekin hil zen. Unibertsitate askotan zuzendari izandakoa da eta horregatik da ezaguna, bere lanik handiena leize eta aztarnategiak ikertzea izan zen.
                                     JESUS ALTUNA
Jesus Altuna 1932an Berastegin jaio zen antropologia, etnologia, arkeologia, geologia, astronomia, botanika eta entomologia ikasi eta ikertzen ditu .Gaur egun 86 urte ditu.Aranzadi zientzia elkarteko partaidea da.




ELHUYAR ANAIAK
Logroñon jaio ziren. Joan Jose 1754an jaio zen eta 1796an hil zen, hau da, 42 urterekin hil zen.Fausto Fermin1755tean jaio zen eta 1833an hil zen, hau da 78 urterekin hil zen. Elhuyar anaiak, wolframio elementu kimikoa banantzea lortu zuten. 



Armand David naturalista zen. 1826ean Parisen jaio zen, eta 74 urterekin hil zen. Europan ezagunak diren hainbat landare eta animali aurkitu zituen tartean (aluropoda melanoleuca)
  Aurkitututakoaren deskribapen zientifikoak egin zituen




2018/09/25

GELAZ GELA TOLOSALDEA AZALTZEN

Azken egun hauetan, gu ze eskualdetan bizi garen ikasi dugu eta irailaren 24an, Lh4koak, gelaz gela joan gara tolosaldeari buruz hitz egitera. Asko gustatu zaie emandako azalpena, interesgarria iruditu zaie. Guk ere oso ondo pasa dugu.





2018/09/24

BERTSOLARITZA

2018 ko irailaren 24 ean  Unai eta Haritz Harituz elkartetik etorri dira bertsoak kantatzera eta hitzekin
jolastera. Bertsolaritza  eskolaz kanpo zertaz dihoan kontatzera, animatzen dena apuntatzeko udaletxera joan behar da.
Oso interesgarria izan da

Urto

Irailaren 21ean ostirala Urtora joan ginen. Bidean masustak hartzen ari ginela Dukaten kabia aurkitu genuen, aurrerago hamaiketakoa egin genuen, ondoren ailatutakoan parkean jolastu eta bazkaldu egin genuen. Bazkal ondoren errekara jeitsi eta piska bat busti ginen eta bertan hainbat ekintza egin genituen..., karramarroak ikusi, harriak mugitu, ibaiaren azterketa.

Errekatik ateratakoan Txuki ezagutu genuen, oso txakur polita eta ona zen, berarekin pixkat jolastu ginen

Joan zenean parkean ibili eta autobusa hartu genuen eskolara etortzeko.

2018/09/14

DUKAT GELA 2018-19

Gela  bakoitzak maskota baten izena aukeratu du eta gureak, LH4-5 ekoak, Dukat izena jarri diogu. Izen hori erabiliko dugu hemendik aurrera. Orain Dukat nolakoa den, non bizi den, zein den bere itxura eta marrazkia... asmatzen ari gara.
 Gure gelakoak  urte bete zaharragoak gara eta ikasteko gogo handiz gaude. Behin hasita sekretua esango dizuegu gu, DUKATAK izango gara. 
Segi bloga bixitatzen!!