2021/04/30

 KONTU KONTARI


Beste urteetan bezala, guraso, aiton-amona eta lagunak etorri dira gure eskolara istorio edo ipuinak kontatzera. 

Parte hartu nahi zutenek, martxoaren 26a baino lehen izena eman behar zuten. Ipuin edo istorioak, apirilaren 18tik 23ra kontatu dira. Gela guztietara gerturatu dira ipuinak kontatzera. 

Gure gelara Nerea Labayen etorri da “Yo Soy” izeneko liburuarekin.





Laburpena: Martineri burua txoriz beteta duen neska bat gustatzen zaio. Eskolan ezagunenetako bat da. Bere lagun taldeari ordea, ez zaio gustatzen gustuko duen neska bitxia. Martin modan dago, bere orrazkerak futbolarien modukoak dira, markako zapatilak eta eguzkitako betaurrekoak daramatza. Martín urduritu egiten da neska  ondotik igarotzean, sudurran azkura eta belaunak dardarka ditu. Martin triste dago. Neska aldatu egin da, orain "normala" dirudi. Martinek azkenean irribarre egin dio neskari, baina ez du ulertzen zergatik aldatu den...


2021/04/16

ZELAI ERREKAREN IBILGUA




Azken asteetan Euskal Herriko mapa fisikoa lantzen aritu gara. Tartean Euskal Herriko ibai nausiak landu ditugu.

Landutako gaiarekin lotuta, asteazken goizean Zelai errekara joan ginen, ibaiaren altuera neurtzera. Bitartean hamaiketako goxo bat jan genuen eta ibaia neurtzen jarraitu genuen.


Zelai errekaren altuera pixkana modu honetan jaisten doa sortzen den lekutik Aiztunalde auzora bidean.


-535m altuera


-502m altuera


-460m altuera


-439m altuera


-404m altuera


- 391m altuera


-386m altuera 




Eskolara joan eta ateratako neurriekin grafiko bat egin genuen. GPSarekin eta Wikiloc aplikazioarekin neurtu genuen ibilgua.

 


Hau da ateratako neurriekin egin dugun grafikoa: 

   



Hauek dira  ateratako argazki batzuk:



MARTXOAK 8 EMAKUMEEN EGUNA


Martxoak 8 emakuneen eguna izan zela eta, Muñagorri eskolan ospatu dugu. Bere izen nagusia emakumeen eskubideen eta nazioarteko bakearen aldeko nazio batuen eguna” da.


Historia:

- Duela urte asko, emakume batzuk lanean zeuden bitartean, gizonezko batzuek lantegian bonbardaketa bat egin zuten. Orren ondorioz, tximiniatik ke morea atera zen. 

- Lehen emakumeak etxean geratu behar ziren etxeko lanak egiten, gizonezkoak lantegietan lanean zeuden bitartean.



Eskolan nola ospatu dugu?

- Emakume zientzialari batzuen kartelak jarri dituzte eskolako pasiloan (korridorean), taldeka kartel guztiak irakurri ditugu. Ondoren bakoitzak bere kartela egin du.







- 10 minutu lehenago atera gara emakumeen eguneko abesti bat abestera.


ABESTIA HAU DA:

“Emakume”  Yogurinha Borova-rena

https://www.youtube.com/watch?v=0VqBK22104Q

LETRA : 


EMAKUME


Zaila gertatzen da

Zuk lana aurkitzea

Haurdun edo ama zaren

Da garrantzitsuena

Aitzakiak mila

Traba, oztopo pila

Hau da nahi dugun gizartea? 

Estereotipo anitz

Zuri ateak itxiz

Itxurak du agintzen

Gaitasunen gainetik

Orain da unea

Altxa emakumea

Feminismoaren garaipena


Emakume

Izan libre

Gizarte feminista eraikitzen 

Emakume

Irabazle

Matxismo zikina alboratzen


UOOOO…


Etxe barruan da

Egoera latzena

Etengabeko oihuak

Kolpe eta mespretxuak

Zure eskuetan da

Ihes egitea

Ta pikutara bidaltzea 


Eskubideen alde

Beti borrokatzen

Biolentzia matxistari

Goaz aurre egiten

Ama, ahizpa, alaba

Denon elkarlana

Autodefentsaren garaia


Emakume

Izan libre

Gizarte feminista eraikitzen Emakume

Irabazle

Matxismo zikina alboratzen


UOOOO…


Emakume…. Izan libre…. Emakume…. Irabazle (errezitatu)