2021/02/19

 SANTA AGEDA


Otsailaren 4an,Santa Ageda bezpera ospatu genuen eskolan.15:45tan atera ginen prestatzeko.Gela bakoitzak kopla batzuk kantatu zituen.Txapelarekin, makilarekin eta zapiarekin joan behar ginen jantzita.Gela batek bere kopla bukatzen zuenean,leloa kantatzen genuen eta gero beste talde batek kantatzen zuen.16:00tan bukatu genuen.Gutxi gora behera 10 minutu egon ginen kantatzen.Ondo pasa genuen eta dibertigarria izan zen.


LH1-ekoak beraien kopla kantatu zuten gero leloa kantatu eta berriz. LH2-ekoak beraiena eta horrela LH6-raino. 



Eraman behar ziren gauzak:


  • Txapela, zapia edo ezerrez.

  • Gero paineloa eman behar zen.

  • inportanteena makila zen. Zeren makila gabe ezin zenuen ezer egin. 



SANTA AGEDA ZERGATIK OSPATZEN DEN:


Egun batean bazegoen neska bat ageda izena zuena eta neska oso polita zen. Baina egun batean gizon batek esan zion nirekin ezkonduko zara?

eta agedak ezetz esan zion. Orduan gizonak kartzelan sartu zuen gure ageda baina agedak esan zion nik jesusen gan sinisten dut. Mutilak ageda kartzelan zegoela berriro eska- tu zion berarekin ezkonduko zen eta agedak ezetz esan zion berriro ere. Orduan mutilak agedari bular bat moztu zion bizirik jarraitzen zuen baina gero mutilak agedari beste bularra moztu zion eta orduan ageda hil egin zen eta geroztik santa ageda ospatzen da.




 



2021/02/03

 MUÑAGORRI ESKOLAKO IRRATSAIOAK



Berastegiko eskolan, LHko ikasle guztiak, irratsaioak egiten hasiko gara. Astero, arratsaldeetan tailerrak egiten ditugu eta irratsaioa, hizkuntza tailerrean prestatuko dugu. Astero, talde batek irratsaioko saio bat eskainiko du eta Berastegi osoan entzungo da. (ordua ez dago zeaztuta). Saio bakoitzean atal desberdinak egongo dira.

Adibidez:

  • Eguraldia

  • Olerkiak

  • Gezurretazko albisteak

  • Urtebetetzeak

  • Txisteak

  • Ba ahal zenekien?

  • Asmakizunak


Lehiaketa bat ere izango da irratsaio bakoitzeko, beraz ARGI IBILI
!


Gure eskolan, orain dela 25 urte inguru jarri zen martxan irratia. Irratsaioak, orain dela 3-4 urte, utzi ziren egitetik. Orain dela gutxi arte, ikusten duzuen bezala, irratsaioak Berastegi osoan entzuten ziren. Bai ordenagailua, bai antena, izorratu egin ziren eta irratsaioak egitetik utzi zen. Eta guk, hori berreskuratzeko asmoz egingo dugu irratsaioa. Hemen dagoen argazki hau, lehen egiten ziren irratsaioetakoa da.