2017/05/30

Arrautza edo oiloa. Zein lehenago?

Sebasen laguntzari esker, aurten ere inkubagailua jarri dugu gelan 21 arrautzekin.

Ea 21 egun barru 20 txita jaiotzen diren....

 Eta zergatik hogei?

 Ba, gaur, Sebasen laguntzarekin, "ovoscopio" bat eraiki duelako ikasle bakoitzak, eta linterna baten laguntzaz, arrautzaren barruan txita osatzen ari den ala ez ikusi ahal izan dugulako.

Horrez gain, oiloak, oilarrak, oilo motak....eta abarrei buruz hitzalditxo bat eman digu Sebasek, eta gaurtik aurrera gauza gehiago dakizkigu hegazti horiei buruz.

Eskerrik asko, Sebas!!

Argazki bilduma utziko dizuet begirada bat bota nahi badiozue.

AZALPENAK EMATEN



"OVOSCOPIOA" EGITEN



TXITAK OSATZEN ARI DIREN IKUSTEN



TXITA OSATZEN ARI ZEN ARRAUTZA


TXITA OSATZEN ARI EZ ZEN ARRAUTZA


SEBASEK EKARRITAKO HAINBAT OILO






AUPA SEBAS!!!! MILA ESKER!!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina