BLOK-TAC-A LANTZEN ARITU GARA
Urtarrilaren 7-tik 15-era arte, LH osoa blok-taca lantzen aritu gara.
Urtero bezala gela bakoitzari gai ezberdin bat tokatzen zaio, guri (LH5-eko ikasleak) tokatu zaigun gaia, “Kirol begiraleak izango zarete”da.
Blok-tac-ean jarduera ezberdinak daude, denera 8 jarduera izaten dira.
Blok-tac, bakarrik, taldeka edo talde handian egiteko lan bat da, irakaslearen ahalik eta laguntza gutxien erabilita. Horrela ikasleak bakarka eta talde-lanean ikasten dute gauzak ulertzen.
Gure helburua eskolako beste ikasle batzuei klase edo entrenamendu moduko bat prestatzea izan da. Bakoitzak kirol bat aukeratu zuen eta hor taldeak osatu ziren, talde ezberdinak.
1- Pilota
2- Ginasia erritmikoa
3- Futbola
4- Saski-baloia
5- Atletismoa
Irakasleak argazki batzuk atera zizkigun.
FUTBOLA (LH1)