2019/06/19

BLOK TAC : Txorimaloakin ikasten!!


Ekainaren 3tik 7ra, orain arte ikasitakoekin lan batzuk egiten aritu gara, zortzi jarduera egin ditugu guztira. Denetariko ariketak izan ditugu:

    0. Jarduera: Lanaren aurkezpena eta aurrezagutzen errepasoa
    1. Jarduera: Txorimaloa birtuala sortu.
    2. Jarduera: Herria aurkeztu txorimaloari.
    3. Jarduera: EH erakutsi txorimaloari: orografia eta puntu zehatzen longitudea eta latitudea.
    4. Jarduera: Txorimaloari ahotsa jarri.
    5. Jarduera: Aurrekontua kalkulatu Txorimaloaren bidaierako.
    6. Jarduera: Prozesuko argazkiak eta ekoizpenak antolatu erakusketan jarriko den panelerako.
    7. Jarduera: Txorimaloa egin eta erakusketara eraman.
    8. Jarduera: Ebaluazioarako porfolioa prestatu.



2019/05/29

IRRISARRIRA JOAN GINEN

Irrisarrira joan ginen LH osoa bi egun pasatzera.

  Maiatzaren 16ean Irrisarri Landera joan ginen, abentura asko bizitzera. Lehenengo egunean tirolinetan, arbolismo eta zentzumen ibilbidea egin genuen, afaldu eta gero disko festa egin genuen. Urrengo egunean gosaldu eta gero Mikelekin ibilbide bat egitera joan ginen: Txoriak, landareak ikusi, 140m ko zubi bat pasa, presa eta bertako igelak ikusi genituen, karea egiteko lekua ikusi genuen, ikatza  eta txondorra nola egin esplikatu zigun, ondoren jolastokira bueltatu ginen. Gero, barruko arbolismo egin genuen eta hoberena Baxi ezagutu genuen momentua izan zen.



EGILEAK: Maddi, Auritz, Ane

ZELAI ERREKA AZTERTZEN


 Maiatzaren 20, 21 eta 22an erreka aztertzera joan ginen material guztia hartuta

2019ko maiatzaren 20an hasi ginen erreka aztertzen eta 22an joan ginen azkenengoz eta ikerketa desberdinak egin  genituen.

NITRATOAK: Ondo zeuden, baina oso txarra da asko egotea, azpian dauden bizidunentzat, ezin dutelako oxigenoa arnastu.

FOSFATOAK: Irregularra da, nitratoak bezalaxe ona da baina asko baldin badago ura berdetu egiten da eta akabo ezin dute fotosintesia egin, argirik pasatzen ez delako.

PH-a: Ph-a ondo zegoen, ez azido ez basiko, erdian :0tik 14 bitartekoa da, hemen 7 a zegoen.

UHERTASUNA: Gardena zegoen, uhertasunak gardentasuna neurtzen du.

Zenbait intsektu eta animalitxoak hartu eta ikertu ditugu. Baita ere bertan zegoen zaborra bildu genuen.



Bueltatu aurretik txosten batzuk bete genituen gai honen inguruan ibaialde programarentzako.



Muñagorri, Berastegi. Aiara eta Lorditz

TXITA BAT HIL DA ETA BESTEAK IKUSTEKO OVOSKOPIOA EGIN DUGU


2019-ko mailatzaren 27-an Sebasen bisita jaso genuen.

2019ko maiatzaren 13tik arrautzak dauzkagu, Sebasek gutxigorabehera 42 arrautza ekarri zituen eta hoietatik 1 hautsi eta hil egin zen, gero arrautza barrutik ikusi eta nola formatzen hasita zegoen ikusi genuen. Handik egun batzuetara Sebas etorri zen eta lehendik prestatutako materiala eskatu zigun, geroago ovoskopio bat zer den esan zigun. Orduan materialarekin ovoskopioa egin genuen, hau da, arrautza ernalduan txita nola handitzen ari den.
Berastegi, J.A.Munagorri eskola
Egileak: Mikel , Lax  eta Oihan
Arrautza pitzatu eta txita hil da.

MARIANO ETA MARIA ARTELANEAN

  Maiatzaren 14 an artelanak ikustera joan ginen. Mariak naturako elementuekin jolasten du, eta Marianok berriz pinturarekin, Mariak bere artelanak harrigarriago geratzeko arrantzalek arrantzatzeko erabiltzen duten haria jartzen du artelanetan. Horren ondorioz artelanak airean daudela ematen du. Marianok artelan ikusgarriak, koloretxuak eta alaiak egiten ditu. Biek hasieran maketak egiten dituzte gero, handira pasatzeko. Marianok liburuxka eta karpeta ditu margolanez beterik.

AITOR, ENAITZ, EKAIN.
BERASTEGI.

2019/05/28

Intxaurrondo baserrira bisita


INTXAURRONDO BASERRIRA BISITAN

Maiatzaren 10an animaliei bisita egitera joan ginen.
 Ostiralean Intxaurrondo baserrira joan ginen animaliak ikustera. Bertan, txerrikumeak, katakumeak, txakurrak, oiloak, antzarrak...ikusi genituen. Ainarak baserriko hainbat bitxikeria kontatu zizkigun: belarra ikuilura botatzeko ganbazuloa, esnea eskuz jeisten dutela ondoren gazta egiteko, oiloari antzarraren arrautzak jarri dizkiotela ateratzeko... Bai eta baserriko hainbat tresnak eta txokoak erakutsi zizkigun.
Bukatzeko hamaiketako goxo bat egin genuen.



Berastegin Antton, Naroa eta Maialen.