2018/11/23

Indarkeriarik ez!!

Azaroak 25ean, emakumearen indarkeriaren aurkako eguna denez, gaur eskolan ekintza batzuk egin ditugu.
Gai horretaz hitzegin dugu, gure egin beharretaz erreflexionatu eta baita ere brotxeak egin ditugu.

2018/11/21

Txotxongilo etxera joan gara!

Ostiralean, azaroaren  16ean, tolosako TOPIC era joan ginen. Greziako Hop Signor taldearen lana ikusi genuen. Jirafa  bezala zuen eltxetxuak, bere ametsak betetzen lagundu zion bizia hartu zuenean.
Artistekin hitzegin genuen, museoa ikusi, ukitu, jolastu... bazkaldu eta arratsaldean itzalezko panpinak egin genituen, teknika oso polita iruditu zitzaigun.
 

2018/11/19

BERASTEGIKO UDALERA BIXITA

Euskal Autonomi Elkargoko erakundeak lantzen ari garenez udalera egin dugu bixita galdera batzuk egitea. Amaia Azkue alkateak hartu gintuen eta hainbat kontu interesgarri jakin ditugu, udalaran egin beharrak ulertzeko:

EGIN BEHARRAK
Herritarrei zerbitzuak ematea, eskola, zaharren egoitza, haurtzaindegia, ura eta zabor bilketa... baita ere, eskaerak egiteko laguntza, liburutegiko laguntza, herritarrei dirua kobratzea herriko zerbitzuengatik, festak antolatzea ..

DIRUA, nondik ateratzen dute
Gipuzkoako Foru aldundiak ematen digu (foru fondoa) erakunde ezberdinetara eskatutako diru laguntza gatik, zergak eta tasak. Hainbat berezitasun izaten dituzte kontutan diru kopurua emateko, adibidez: zein industriak dauden herrian eta biztanleak... urtean behin gutxigo arabera 1.000.000€ izaten dugu.

 LEGEAK
Udalak oso lege gutxi jartzeko aukera du Eusko Jaularitzak eta Diputazioa jarritakoak dira. Elkarte bakoitzak bere estatutua dauka edo nola antolatu dioen arauak. Udalak ez dauka estatuturik,  mankomunitateak eta gizarte-agentziak  daude hainbat zerbitzu emateko, horiek bakoitzak dituzte bere antolatzeko era ( Uraren agentzia, Zaborra antolatzeko mankomunitatea...).
                                                                                                                                                                   
BEHARRAK
Langileena, teknikari ezberdinak, diru eskaerak eta jasotzeak sortzen dituen beharrak, aplikazio informatiboak, soldatak ordaindu, eraikinak eraiki eta mantendu...  

Hau guztia kontatu zigun alkateak, orain hobeto ulertu dugu zertarako dagoen udala. Mila esker.

2018/10/24

POSTETXERA bisita



2018ko urriaren 24ean 11:35etan Postetxera joan gara seiluak erostera.
Seilu bakoitzak 0,55 euro edo 55 zentimo balio ditu, guk 10 seilu erosi ditugu, beraz 5,55 euro edo 5 euro eta 55 zentimo ordaindu ditugu.
Baita ere, Asierre erakutsi digu kartak nola antolatzen dituen: auzoka eta etxe bakoitzaren izenarekin.