Lurralde
garatuenetan bizi-itxaropen handiagoa dute biztanleek.
Industrializazioa,osasun-
eta hezkuntza-zerbitzu handiagoaren erakinez, bizi-itxaropen handiagoa dute
munduko biztanleek. Lurralde batzuetan ordea, bizi-itxaropena txikiagoa
dute,industria baldin badute ere, beste herrialde garatu baten eskuetan dutenez. Osasun- eta ezkuntza-zerbitzuak ere oso maila bajukoak dira.
Toki jakin batean batez-besteko bizi
iraupenari bizi-itxaropena deritzo.Azken urteotan bizi-itxaropena igo egin da,
medikuntza eta higienearen hobekuntzari esker.
Azken urteotan lurralde garatu gabeetan
bizi-itxaropena igo egin bada ere, haurren hilkortasuna oso handia da eta
horrek bizi-itxaropena asko baldintzatzen du, herrialde garatuetan baino 6 aldiz
haur gehiago hiltzen baita lurralde garatu gabeetan. 10000 jaioberri baino gehiago
hiltzen dira urtean eta horretako %70ek osasun zerbitzu urriagatik.Hondamendi
naturalekin ere pobrezia sortzen da baita gizakiek egindakoengatik ere. Nutrizio falta
handia dute munduko biztanle batzuk eta ondorioz defentsarik gabe geratzen
dira,ur eskasia ere arazoa handia izanik.Garatu gabeko herrialdeetan, heriotza
guztien %46 estatu garatuetan senda daitezkeen gaixotasunak dira.
Multinazionalen esku daude botika on gehienak
eta multinazionalek patentatu egiten dituzte. Botikak garesti daude
pobreentzat.